XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) Eskualduna, Gure Herria, ta abar, aztertuak ditut naikoa zeatz leen eta orain.

Beraz, belar guria aukeran duen ardia, ez doa iñoren landara.

Laugarren obena, bitxikeri utsezkoa: bere izenik ez ei dut aipatzen nere Euskal Literatura-n.

B. E. Lasa ta Auñamendi ez ote dira gauza bat bera? Ni ortan nintzan beiñik-bein.

Eta idazle bakoitzaren fitxapean ez dut iñoiz ere, bear bada beintzat, aipatu gabe Auñamendi utzi.

Ni, beti, zeazten dudan idazleaz zerbait esan duten guztiak aipatzen saiatu izan naiz.

Baiña nola? Ontaz ez da konturatu B. E. Lasa: al dala, mendez urren, aldian aldiko, zaarrenetatik gazteenetaraiño; ez da konturatu, bestela elukean esango nik erabiliko onen duda ere badu 30 libururen artean berea 25`garren lekuan aipatzen dudanik.

Or agertzen diran liburu ta aldizkarietatik berea 1969`an argiteratua da; aurretik doaztenak lenago argitalduak dituzu.

Aituko al gara?.

Gauzak bare xamar artu ezkero, beraz, ez dituzu orren pekatu astun, edozein idazlek jauki oi ditun oben arinxeak baizik.

Ala ere, iñoren begian laster samarra ikusten, eta noberenean agarik ere ez.

B. E. Lasa`k aspaldixean begi-lausotuz ikusten ditula dirudi nere lanak.

Ez nabil egiari ziri egin nairik: lau urte joanak dira esan itzaurrea idatzi zanetik, eta B. E. Lasa`k berean dirau oraindik ere.

Arestian jaso nuen (1977-5-30`an) Diccionario Enciclopedico- VIII; ale ederra nunbait, aurretikoak legez.

Cultura itzaren barrutian 36 orrialdeko estudio bikaiña dakar, gaiñ-gaiñeko so-egite zabalez osatua; aozko kultura, idatzia, iturriak, zabalkundea... orrialde ugari trinkoetan damakigu.

Beste batzuen artean birritan aipatzen nau ni; olerki-saillean, adibidez, berezko zitzaion ni aipatzea (...).